Solasaldia bihar Oihan Vegarekin, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 3a, 01:00

Ekintza berezi ugari antolatu dituzte abenduan, Asti­garragako Gaztelekuan. Eta hasiera emateko, gaur Eus­keraren Eguna ospatu on­do­ren, solasaldia izango dute bihar, horren inguruan, Oihan Vegarekin.
Gero, Gabonei begira jarriko dira: lokala apaindu, Santo Tomas, Inuxente eta Urte Zahar egunak ospatu... Txuri Urdinera ere joan­go dira, eta jump fit eta paintball saio bana egingo dute. 

ABENDUKO EGITARAUA
Astigarragako Gaztelekuan
3 100 da 100... 200 orduz 
euskaraz, Foru Plazan
4 Oihan Vegarekin solasaldia
9 Lagunki
10 Graffiti tailerra
11 Lokalaren Gabonetako apainketa
13 Lagunki
14 Lagunki
15 Motxian Eby sari banaketa
16 Lagunki
17 Santo Tomas
18 Txuri Urdinera irteera
20 Lagunki
21 Lagunki
22 Lagunki
23 Jump fit, kiroldegian
27 Pelikula
28 Inuxente eguna
29 Paintball
30 Urte Zahar eguna

*Gaztelekua itxita egongo da, abenduaren 5, 6, 7, 8, 12, 19, 24, 25, 26 eta 31n.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!