Abenduko zubian, dastaketa berezia: sagardo eta gaztain

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 3a, 01:00

«Urte sasoi honi dagozkion usadio zaharrak berreskuratu» nahi dituzte Sagardoetxean, eta horretarako, plana pres­tatu dute abenduko zubirako. Gaurtik hilaren 11ra, aukera izango da Gabonetako pinua apaintzeko, sagar eta kande­lekin, garai batean bezala, eta bakoitzak bere desioak idatziz. Astelehen honetan jarri dute zita berezia horretarako eta argiak pizteko, arratsaldeko 18:30etan, eta astigartar guz­ti­ak gonbidatu dituzte.
Baina gainerakoan ere, egu­nero izango da aukera, pinua apaintzeko, eta baita dasta­ke­ta berezi bat egiteko ere: sa­gar­­do berriaren barrikotea egongo da, gaztainekin lagun­duta. 11:00etatik 13:30etara, eta 16:00etatik 19:30etara. Biak, pinua apaintzea eta barrikotea, 5 euro dira guztira, laguneko.
Izena emateko: 943 55 05 75 edo info@sagardoetxea.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!