Hirugarrenez ospatuko dute, bihartik datorren ostegunera, Sagardo Apurua. Donostiako Boulevarden egingo dute, eta bertan berreraikiko dute garai bateko sagardotegi baserri bat. Eta bost eguneko festarekin, uzta berria aurkeztuko dute.
Helburua izango da, sagardoaren kultura zabaltzea jendeari, eta garai bateko ohiturak eta gaur egungo joerak ere azaltzea.
Sagardo berria, Urumea ibaian behera
Eta festari hasiera emateko, sagardo berria alan jaitsiko dute bihar, Astigarragatik abiatu eta Donostiaraino, Urumea ibaian behera. 09:00etan aterako da ala, Astigarragatik.