Mendiriz Mendi elkarteak Onddi mendira igotzeko aukera jarri die herritarrei igandean. 548 metroko mendia da, eta azaldu dutenez, ibilbide erraza du, bide onetik egiten da. Gogoratu dute, Onddi mendiaren magaletan milaka urtetan zehar gizakiak utzitako arrastoak daudela: trikuharriak, harrespilak, saroiak edo misterioz beteriko mugarriak esaterako. Igandean egingo dute irteera, goizeko 09:00etan Atsegindegitik aterata.