Neigbhor (euskeraz, bizilagun) ikusi eta entzuteko aukera izango da abenduaren 15ean, Biteri kultur etxean. Maite Larburu (Hernani) eta Josh Cheatham (Seattle) bikoteak osatzen du taldea. Hernanin izango dira bigarren albuma aurkezten: Hau. Muturreko soinuekin ehundutako paisaia exotikoak eraiki ditu bikoteak, azken lan honetan. Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, 7 euroren truke.