Eva Esnaola atleta hernaniarra punta-puntan dabil. Igandean Murciako Los Alcazaresen jokatu zen munduko txapelketan izan zen, eta bederatzi ordu eta hiru minutuko denborarekin, bigarren bukatu zuen 100 kilometroko proba. Ultrafondista hernaniarra azpitxapeldun geratu zen beraz, Meghan Arbogast iparramerikarraren atzetik, eta Edna Leikvoll norbegiarraren aurretik. 10 kilometroko zirkuituan jokatu zen proba, eta Esnaolak beterano mailan hartu zuen parte, W55ean zehazki. Hernaniarrak Espainiako errekorra ere lortu zuen, bere mailan. Atleta hernaniarrak Espainiako beterano mailako errekor ugari ditu lortuak, 100 kilometroko probetan: W45, W50 eta W55an. Munduko errekorra ere badu W55 proban, eta Espainiakoa, absolutuetan.