Bixita haundia izango dute gaur, Hernanin, eskubaloi zaleek. Asobal ligako Benidorm taldea etorriko da, kiroldegiko aurreneko pistan entrenatzera. 10:00etatik 11:00etara egongo dira, eta argazkiak aterako dituzte, nahi duten haur eta gaztetxo guztiekin. Arratsaldean, Bidasoaren kontra jokatuko dute partidua, Irungo Artaleku kantxan.