Txukun Lakua bigarren harria, Nazionalean

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 3a, 01:00

Aurreko asteburuan Amurrio menderatu ondoren, Txukun Lakua izan­go du bigarren harria Herna­nik, Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketa Nazionalean. Zuma­rra­gan jokatuko dute, gaur 11:00etan hasita, eta maila haundiko kanporaketa espero da.
Paul Ojuel ariko da lau t’erdian, Markel Lizeaga buruz buru, eta Ioritz Arrietak eta Eneko Aizpi­tartek osatuko dute bikotea, hirugarren eta azken partidua jokatzeko.
Hasiera batean, binaka faborito da Hernani, buruz buru Txukun Lakua, eta oso parekatua dago lehia, lau t’erdikoan. Edozer gerta daiteke, horrelako pelotariekin!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!