Lanean jarraitzen du BagaGiltza taldeak, herri galdeketa prestatzeko. Eta orain, herritarrek aukera daukate, galdera zein izan daitekeen proposatzeko. Emailez bidali behar da: bagagiltzagaldera@gmail.com. Abenduaren 12a izango da azkeneko eguna. Bestalde, herri galdeketari babesa emateko, argazki erraldoia egingo dute gaur, Astigarraga eta Hernaniko irakasle eta hezitzaileek; 12:00etan, Hernaniko Biteri kultur etxean. Eta sinadurak biltzen ere jarraitzen dute Astigarragan: bihar, Joseba Barandiaran plazan egongo dira, 12:00etatik 14:00etara; eta etzi, anbulategian, 10:00etatik 12:00etara.