Institutuko obren inguruan hitz egiteko elkartu dira ELA eta Alkatea

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 2a, 01:00

LUIS Intxauspe alkatea eta Igor Jose ELAko ordezkaria atzo bildu ziren, Hernaniko Ins­titutuaren eraikuntza be­rrian lanean ari diren langileen egoerari buruz hitz egiteko. Kronikara bidalitako pren­tsa oharrean azaldu dutenez, langileek bizi duten egoera txarra azaldu zion ELAko ordezkariak Alkateari: «langileen egoera txarraren inguruan aritu dira. Langileen lan baldintzak eta segurtasun neurriak ez direla aplikatzen jakinarazi dio Alkateari».
Oharrean gogoratu dute, Hernaniko BHI ikastetxeko obra Eusko Jaurlaritzak esleitu duela: «ELAk jakinarazi due­nez, Vias y Construcciones SA enpresari esleitu dio 2,8 mi­lioi euroren truke, hasierako aurrekontuaren azpitik. ELAk salatu du, enpresa ho­nek ez duela eraikuntza arloko Gi­puzkoako hitzarmena aplikatzen».

«Erakundeen ardura da lan hitzarmenak aplikatzen direla egiaztatzea»
Hernaniko Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, era­kun­deen ardura da kontratazio publikoetan esleitutako enpresetan, Gipuzkoako lan hitzarmenak aplikatzen direla egiaztatzea: «hori dela eta, obra horren jarraipena egingo dugu eta harremanetan jarriko gara Eusko Jaurlaritza­rekin eta esleipena izan duen enpresarekin». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!