Euskeraren eguna ospatuko dute gaur: leloak, muralak, herri kirolak...

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 2a, 01:00

Inmakulada Ikastetxean ere lanean ari dira euskeraren normalkuntzaren alde: «pausuak ematen ari gara, eta horregatik, urtero bezala, Euskeraren Nazioarteko Egu­na ospatuko dugu gaur, eguna bihar baita».


Ekitaldiak egun osoan ze­har izango dira. Egunari ha­siera emateko, ikasgela ba­koi­tzak euskeraren aldeko lelo bat oinarri hartu, eta mural bat sortu beharko du. Ondo­ren, guztiekin lehiaketa eta erakusketa antolatu dute. Goi­zaren bigarren zatian berriz, Ene Kantakeko dantzekin goz­atuko dute b­a­tzuek; eta DBHko ikasleek, herri kirolekin eta al­txo­rraren bila jolasarekin. Arra­tsaldean berriz, zine foruma antolatu dute euskeraz, eta aurpegiak ere margotuko dituzte, Euskeraren Eguna borobiltzeko intentzioarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!