Karaokea gaur, urteurren ekitaldien abiapuntu

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 2a, 01:00

Hamargarren urteurrena os­patzeko nahikoa motibo badu Kontrakantxa Gazte­txeak, eta asmo horrekin hainbat eki­taldi antolatu dituzte datozen egu­ne­tan. Gaur izango da au­rrenekoa, os­pakizunen abia­puntua: karao­kea antolatu dute Gaztetxean, 22:30etan; gainera gaztetxearen ur­teu­rrenerako propio egindako Garagardo artisaua egongo da aukeran.  Ondo pasa eta barre pixka bat egiteko gogoa duten herritarrei egin diete deia.
Datorren ostiralean izango du segida, festak: kantau­toreak eta pintxopotea izango dira Gaztetxean. 
Hilaren 16an berriz, argazki erakusketa antolatu dute: Gaz­tetxearen historia labur­biltzen duen bildumarekin osatu dute erakusketa; bertsolariak eta pintxoak ere, izango dira.


Festa, hilaren 17an
Egun haundirako fetxa ere, ze­haztu dute, dagoeneko: aben­dua­ren 17a, larunbata. Mer­ka­ta­ritza alternatiboa, bazkaria eta kontzertuak izango dira egun ho­­netarako plana. Ti­ketak sal­gai daude Garin eta Akerren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!