EHUko langile hernaniarrek bat, BagaGiltza ekimenarekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 1a, 01:00

Euskal Herriko Unibertsita­te­an lana egiten duten hainbat her­naniarrek agerral­dia egin zuten joan den as­tean, Baga­Gil­tza ekimenarekinn bat egiteko. Adierazpen ba­te­ratua egin zuten agerraldian, Baga­Gil­tza ekimenak mar­txoaren 19rako deitua duen herri galdeketan parte har­tze­ko deia egiteko asmoz.

Hainbat helburu
Adierazpenean azaldu dute EHUn egiten dutela lan, eta bertako estatutuen arabera, uni­bertsitateak hainbat hel­buru dituela: «bizitza politiko, kul­tu­ral eta sozialean hobeto parte hartzeko baldintzak sor­tzea, ba­tetik. Elkarbizitza de­mo­kratikoa eta euskal gizarte­aren garapen jasangarri eta bidezkoa susta­tze­­ko kon­pro­misoa dugu bes­tetik. Ai­tzin­dari intelektual eta etikoa izateko bokazioa dugu, zientziaren espiritu kritikoa eta aniztasun ideo­logikoaren erres­­petua erabiliz. Oi­na­rrizko esku­bide eta as­katasunak prak­­­tikan jarri nahi ditugu, eta baita ere printzipio eta ba­lio demokra­tikoen erres­pe­tua ere».
Adierazpenean diote, uni­ber­­­tsitateak beti izan duela au­tonomo eta burujabe iza­teko bokazioa: «eztabaida, delibera­zi­oa eta bozketa dira ohiko tres­nak bere eguneroko jardueran, batez ere publikoa den uni­ber­tsitate batean. Eta hori da, es­parru publikora, hi­tza­ren gu­ne­ra, eraman nahi du­gun Uniber­tsitatearen izae­ra». Azaldu dute, tes­tuin­guru horretan, kontsulta egitea eta erabakia hartzea ahalduntze ariketa bat dela: «gu kolektibo gisa indartzeko modu bat da, gure etorkizunaren jabe izan nahi dugula esateko modu bat da. Gure erabakien, hez­kun­tzaren eta zientzia sistemaren jabe izan nahi dugulako»
Hori horrela, azaldu dute, Hernaniko EHUko hainbat lan­gilek bat egin dutela BagaGiltza herri ekimenak Hernanin 2017­ko martxoaren 19rako deitua duen herri galdeketarekin: «dei egiten diegu hernaniarrei, egingo den herri galdeketan parte hartu dezaten».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!