Karaokea bihar, urteurrena ospatzen hasteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 1a, 01:00

Kontrakantxa gaztetxearen urteurrena ospatzeko asmoz, ekitaldi ugari antolatu dituzte abenduan zehar. Bihar izango da aurrenekoa: 22:30etan Karaokea antolatu dute gaztetxean. Beste hainbat ekitaldiren artean, abenduaren 17an egun osoko festa antolatu dute, eta tiketak Garin eta Akerren jarri dituzte salgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!