Bide bazterretan bila 1936-2016 jardunaldien bueltan, gaur izango da azkeneko dokumental-solasaldia: Zerrauts ogia. Gose garaiko grebak. Dokumentala Biterin proiektutako dute, 19:00etan hasita. Eta ondoren, Patxi Egilaz zuzendariarekin solasaldia egiteko aukera izango da.
Dokumentalean kontatzen da, 1936ko estatu kolpearen ondorioz, Frankoren diktadurapean izandako eskasia eta gosea. Kontatzen da, baita ere, orduko emakume zein gizonek, duintasun eta adore nahikoa erakutsi zutela bizi baldintzak hobetzeko eta askatasunaren alde borrokatzeko.