Unai Balerdi eta Emeren Irurzun hirugarren, saio ederra eginda!

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 1a, 01:00

Bergaran izan zen asteburuan Euskal Herri mailako Dantza Txapelketa, eta Unai Balerdi hernaniarra bertan izan zen, onena emateko intentzioarekin. Emeren Irurzun adunarra  da hernaniarraren dantza bikotea, eta bien arteko ulermena agerian geratu zen taulagainean. Dantza saio ederra egin zuten, eta ondo merezitako hirugarren sariarekin itzuli ziren etxera. Biek Lezon entsaiatzen dute, eta Lourdes Esnaola dute irakasle.
Bestalde, Euskal Dantzak gustuko dituenak, hitzordu garrantzitsua du igandean Hernanin: Gazteen XXII. Bikote dantza lehiaketa. Plaza Berrin izango da, eguerdiko 12:00etan hasita (eguraldi txarrarekin, Biterin egingo da). Urtero bezala, Kriskitina Dantza Taldeak antolatu du txapelketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!