Ibai Mendi, Gipuzkoako 10 bitxietako bat

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 1a, 01:00

Gipuzkoako Merkataritza Gan­barak antolatzen du ur­te­ro ‘10 Bitxiak’ sariketa. Hel­bu­rua izaten da Gipuzkoako 10 eskualdetako merkataritza-enpresa bana goraipatzea, eta aurtengoan, Hernaniko Ibai Mendi Kirolak dendak jaso du, Beterri eskualdeko saria.
Ostiralean egin zuten sari banaketa.

Arreta, kalitatea eta irudia
Sari hauek banatzeko, lau ezaugarri hartzen dira ko­n­tu­an: kudeaketa-eredua, esta­ble­zimenduaren irudia, beze­ro­ari ematen zaion arreta eta ka­litatea, eta eskualdeari egin­dako ekarpena. Mer­ka­ta­ri­en botoekin aukeratzen da sa­ritua, eta Beterri es­kual­de­ko saria Ibai Mendik jaso du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!