Korrikaren 20garren edizioa aurkeztu berri dute eta Hernanialdeko AEK hasia da motorrak berotzen. Batzuk da aurtengo lema, eta edizio honetan Korrikak omendu nahi ditu 37 urte hauetan lekukoa eskuz esku abiarazi duten euskal herritarrak: «korrikak batu egin gaitu, batu egiten gaitu eta batu egingo gaitu».
Laguntzaile, Hernanin
Esan bezala, Hernanialdeko AEK martxan jarri da dagoeneko, eta 20 edizio honetan korrikarako laguntzaile bila dabil: «laguntzeko prest dagoen edonork du aukera. Laguntzaile egiten diren guztiei, 12 euroren truke emango zaie: laguntzaile direla adierazten duen pina, Euskal Herriko ehundaka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dien Korrika laguntzaile txartela, eta txartela erabili ahal izango den komertzioen katalogoa. Hala, Korrika eta AEKri emango diote laguntza».
Bestalde, gogoratu dute 20garren korrikako arropa eskuragarri dagoela bi euskaltegietan.