ABENDURAKO ere, Hernaniko KZ guneak teknologia berriei buruzko zerbitzu eta ikastaro katalogo zabala osatu du, debalde. KZ gunearen helburu nagusia da, herritarrek Internet erabiltzen jakitea; behar horretara egokitutako lokala dute. Ikastaro bakoitzaren data eta ordutegiak ikusteko: www.kronika.eus.
Hainbat aukera
Abenduan eskainiko duten zerbitzuetako bat da Oinarrizko Internet: nahi duenak internet mundua ezagutzeko aukera izango du: pc bat zer den, nabigatzen ikasi, posta elektronikoa erabili...
Ofimatika munduarekin lotuta, Software librearen inguruan ere erakusten dute: baldintzak, baimen motak, abantaila eta desabantailak...
Sare sozialetan egunean jarri nahi duenak ere, badu aukera KZ Gunean: harremanetan jarri eta dokumentuak partekatzen ikasi...
Sormena askatu nahi duenari GIMP tresna erabiltzen ikasteko aukera ere badago.
Googleko tresnak edo aplikazioak erabiltzen ere erakusten dute bertan.
Smartphoneak eta tableta dituzula? nola erabili ere erakusten dute, KZ gunean.
Eta azkenik, programazio eta garapenerako tresnak erabiltzen ikasteko tartea ere badago KZ Gunean.