Altsasuko gazteei babesa eta elkartasuna, kontzentrazioarekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 30a, 01:00


Urrian Altsasun gertatutakoaren ondoren izandako atxiloketen harira, kontzentrazioa egin zuen joan den astean Hernaniko Sortuk Plaza Berrin. Alde hemendik, utzi Euskal Herria bakean lelopean, babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan zieten Altsasuko gertaeren harira espetxeratuak nahiz inputatuak izan diren gazteei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!