Gipuzkoako gizartearen zaharkitzeak izan ditzakeen arrisku eta aukerak, aztergai

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 30a, 01:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, gizartearen zaharkitzeak izan ditzaken arrisku eta aukerak aztertuko dituzte ostiralean Orona Fundazioan. Gaia zehaztu dute: Zahar­ki­tzearen balio soziala. Bizitza luzeraren iraultza: arriskuak eta aukerak. Goizeko 09:30etatik arratsaldeko 17:30etara izango da jardunaldia, eta le­kua mu­gatua denez, aurrez ize­na eman behar da www.eusko-ikaskun­tza.org orrian. Gogora­tu dute, parte hartu ahal izateko, izena eman duenak antolakuntzaren baieztapen mezua jaso beharko duela.
Antolatzaileek azaldu mo­duan, datozen urteetan po­pula­zioaren zaharkitzea na­barmena izango da, bereziki Gipuzkoan: «zaharkitzea hain­­­bestekoa izango da, biharko gizartea ez dela jasangarria izango. Bideak aurkitu behar ditugu gure gizarteak putz egin ez dezan. Zaharkitze aktiboa bide horietako bat da gure iritziz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!