Sinadurak biltzen jarraitzen du BagaGiltza plataformak, eta pintxopotean egongo dira bihar, 19:00etatik 21:00etara, esne makinaren parean. Larunbatean, berriz, argazki erraldoia aterako dute Hernaniko Biteri kultur etxean, bi herrietako irakasle eta hezitzaileek, Gure hezkuntza guk erabaki! Zu ere beharrezkoa zara lelopean. 12:00etan izango da, eta luntxa ere egingo dute.