Ba al dute antzik Guatemala eta Euskadiko bake prozesuek eta emakumeek?

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 30a, 01:00

Azaroaren 25aren bueltan hainbat ekitaldi ari dira izaten herrian, eta horietako bat da gaur antolatu dutena. Dokumental-solasaldia izango da: Ozpinaren sindromea. Dokumentala Biterin proiektatuko dute 19:00etan hasita; eta ondoren solasaldia antolatu dute Rosalina Tuyucekin, Guatemalako emakume alargunen koordinadora nazionaleko presidentearekin.

20 urte, Guatemalako bake akordiotik
20 urte pasa dira Guate­ma­lako bake akordioa sinatu zutenetik, bertako emakumeek ordea, borrokan jarraitzen dute. Ozpinaren sindromea do­kumentalean kontatzen da, emakume antolatuek bakearen bila egiten duten lana: «go­rrotoa lausotu dadin, eta minak adiskidetu gaitzan. Jus­tizia, egia eta kalteordaina; badagoela itzala gainditu de­zakeen borrokarik. Ozpinaren sindromearen aurka borrokan dabiltzan gizakien inguruko filma da». Dokumentala buka­tzean, Rosalina Tuyucek kontatuko du Guatemalan bizitutakoak utzi dien esperientzia; eta Euskadin herritarrek aurrera daramakiten ba­ke prozesuaz ere ariko da. Gal­derak egiteko aukera ere izango dute bertaratutakoek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!