Gaur jokatuko dira Binakako Txapelketaren bi semifinaletako joanekoak, 16:00etan hasita Galarretan. Aurrena, Uterga eta Endika ariko dira, Ezkurra eta Etxeberria IIIren kontra; eta ondoren, Urrizak eta Zubirik jokatuko dute, Ezkurra II eta Ionen kontra. Aurrenekoan, faborito ziren bi bikoteek neurtuko dituzte indarrak, txartel bakarraren bila; eta bigarrenean, berriz, txapelketan espero baino hobeto aritu diren bi bikotek jokatuko dute.