‘Mozoloaren bidea’, armeniarrez eta euskeraz

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 30a, 01:00

Ipuin Faktoriako azken ipuina kalean da: Mozoloaren bidea.  Ja­torriz armeniarra den ist­o­rioa kontatzen da Dobera Eus­kara Elkarteak argita­ra­tu­tako azken lanean. Euskal Herrian bizi diren ar­me­nia­rren diasporak eka­rri­tako ideia izan da azken lan hau: Armeniako idatzia eus­kerara egokitzea, eta bi hiz­kun­tzatan argitaratzea. Atzo aurkeztu zuten ipuina Biterin, eta bertan izan ziren jato­rriz­ko bertsioa ekarri duten ar­meniarrak; Jexux Eizagirre Por­tillo, eus­keraz­ko bertsioaren egilea; eta Axpi ilus­tra­tzailea.

«Gure idazkera, kultura... erakusteko bidea da liburua»
Armeniako ordezkariak pozik zi­ren atzo, elkarlanean egin­da­ko lanarekin: «ipuin honek ba­lioko du gure hizkuntza, idaz­kera, kul­tura... zabaltzeko. Ar­me­­niako ida­tzi bat ko­­n­ta­tzen du ipuinak, eta konturatu gara, bi hiz­kunt­zen artean uste baino antza haun­diagoa da­goela: hi­tze­tan, esa­te­ko moduan... Eus­kaldunak Kau­kasoetatik datoze­la esaten da, eta liburu honekin ikusi dai­teke bi kulturen arteko antza hori».

«Ipuina euskal gizartera egokitu dugu»
Jexux Eizagirre Portillo izan da ipuinaren bertsio euskal­duna idatzi duena. Istorioa bera euskal gizartera egokitu dutela azaldu zuen atzo Eizagirrek, eta adibide batzuk eman zituen, tartean hona­koa: «jatorrizko ipui­­­nean jain­koaren figura ager­­tzen da, ar­m­eniarrak kris­tau ortodoxoak baitira; asko bizi dute erlijioa. Guk jainkoa ordez jakintsua jarri dugu, fededun eta ez fe­dedunek bat egin deza­ke­te­lako figura honekin».
Ahozko kontakizunari ere, garrantzia haundia eman dio Jexux Eizagirrek, euskerazko bertsioa idazterakoan: «ahoz­ko kontalari batek kontatuko balu bezala idatzi dut. Se­bas­tian Salaberriak badu antzeko bidai bat kontatzen duen kontakizun bat, eta hori hartu dut eredu ipuinaren hainbat pasartetan».
Ipuinaren moralejaren in­gu­ruan ere, hitz egin zuen Eizagirrek: «ipuinaren moraleja da, mozoloa dela premia due­nari laguntzen ez diona. Mezu horrek indar haundia dauka gaur egungo gizartean».

«Bidaiaren ideiak pisu haundia du irudietan»
Ainara Azpiazu ‘Axpi’ izan da ipui­naren ilustratzailea. Atzo­ko aurkezpenean azaldu zuen, bi­daiaren ideiari garrantzia be­re­zia eman nahi izan diola irudiekin: «bidaiaren ideiak eta zentzugabekeriak garran­tzi­a du, horretan zentratu
na­iz. Mozo­loa­ren irudia txiki agertzen da pasarte ba­tzuetan, paisaiak baitu prota­gonismoa. Ipuina ira­ku­rri edo entzuten duen neska-mutilari paisaian galtzeko aukera eman nahi nion».
Jakintsuaren irudiaz ere, hitz egin zuen Axpik: «askotan jakintsua gizonarekin lotu izan da, eta saiatu naiz gizona edo emakumea izan daiteken per­tsona bat sortzen».
Profesional gisa, lanarekin asko gozatu duela gehitu zuen Axpik, bukaeran: «bide berriak, teknika eta kolore berriak uztartu di­tut... profesionalki aurrera pauso bat emateko balio izan dit lan honek».

Aurkezpenak eta liburua salgai
Larunbatean Durangoko Azokan aurkeztu eta kontatuko dute liburua, 10:30etan. Hernanin, Bi­terin, abenduaren 17an aur­keztu eta kontatuko dute, 11:30etan. Eta salgai dago Doberan, baz­kideentzat 12 euroan; besteek 15 euro. Elkarren ere egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!