Trintxerpe ere ez zen izan, igandean, Mundarroren egoera zailari bukaera emateko tokia. Kontrakoa, beste kolpe bat jaso zuten astigartarrek, eta 4-0 galdu zuten Sanpedrotarraren kontra. Horrela, azkenaurreko postuan daude, azkenarekin berdinduta.
Ondo hasi zuten partidua moreek, hala ere. Baina pare bat abixuren ondoren, aurreneko gola egin zuten etxekoek. Eta Mundarrok berdintzeko aukera garbiak izanda ere, bigarrena sartu zuten pasaitarrek, atsedenaren aurretik.
Hobeto ekin zioten bigarren zatiari, baina berehala beste gol bat jaso, eta lur jota geratu ziren, partiduari ezin buelta eman.