Urtea itxi eta datorrena antolatzeko zita, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 3a, 01:00

Auzo Udalak dei egin du gaur, 10:30etan hasita, auzo batzarra biltzeko, Ereñotzuko Kultur Etxean.
Asmoa da «iaz gauzatutako eta aurten egin asmo diren hainbat proiekturen berri» ematea.

Errepideak, argia edota eskola, proiektu berriak
Bost puntuko gai zerrenda zehaztu dute, gaurko. Hasteko 2016ko diru kontuak eta gauzatu diren jarduera nagusien azalpena emango dute, eta 2017ko aurrekontua aztertuko da segidan.
Ondoren, 2017rako egitasmoak aztertuko dira: errepideak egokitzea, argiteria hobe­tzea, Fagollagako zentrala, eskolako lanak, bola tokia, Epeleko etxola... Ola Auzo Elkartearen urteko jarduerak ere aztertuko dira, eta galdera eta erantzunen tartearekin bukatuko da bilera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!