Ez pentsatu Gabonetan oraindik, aurretik ere ekintza pila dago eta!

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 30a, 01:00

Abenduan sartu bezala, Gabo­netan ez pentsatzea zaila iza­ten da. Baina Gabonak baka­rrik ez, beste makina bat ekin­tza eta ospakizun izango dira aurretik ere, kulturari dago­kio­­nez, Astigarragan.
Euskeraren Eguna izango da zita seinalatuetako bat, la­runbat honetan bertan. Foru Plazan elkartuta, makina bat ekin­tza izango dira, goiz oso­an zehar: zunba, esperientziak konpartitzea, patin jolasak...
Eta hortik aurrera, ipuin, pelikula eta antzezlan artean iritsiko gara Gabonetara; urte­roko zitek ez dute hutsik egin­go, orduan: San Tomas Azoka, Gabon kantak, Olentzero eta Maridomingiren etorrera, jolas aretoa kultur etxean...

1 Munduko etxerik handiena. Ipuin kontaketa, Lur Kortaren eskutik. 18:00etan 3-5 urte bitarteko haurrentzat; eta 18:30etan 6-9 urtekoentzat. Liburutegian.
1-2 Astigarragako Mapa Morea osatzeko bilera irekiak. Abenduaren 1ean euskeraz, 18:30etatik 20:00etara udaletxean; eta 2an gaztelaniaz, 17:00etatik 18:30etara Galtzaur elkartean.
3 Euskeraren Nazioarteko Eguna. Foru Plazan.
    11:00-12:00, Zunba saioa.
    12:00-13:30, 100 da 100... 200 orduz euskaraz Astigarragan egitasmoan izandako esperien­tziak jasotzea. Haurrentzako, margotzeko txokoa izango da.
    12:00-13:30, Irristaketa patinen gainean. Derri­go­rrezkoak: belaun, ukondo eta eskumuturreko babesak eta kaskoa.
    13:30, 6garren mailako haurren bertsoak eta amaierako mezua.
4 Oihan Vegarekin solasaldia, Gaztelekuan. Euskeraren Egunaren barruan.
10 Zipi eta Zape eta kapitainaren irla. Zinea, adin guztietarako. 105 minutu. Sarrerak, 2 euroan. 17:00etan, kultur etxean.
14-15 Bitxigintza tailerra, Zilegi eskola. Brontzezko xaflekin, eskumuturrekoak eta lepokoak egitea. Abenduaren 14an 09:30etan, eta 15ean 18:30etan. AEKren lokalean (Nabarra Oñatz kalea). Izene­ma­tea, 2 euroan: AEKn edo astigarraga@aek.eus.
14-16 Jostailuen truke-azoka. Jostailuak aldatzeko aukera, Ikastolako atarian. 14an jostailuak eraman, eta truke-txartela jaso (16:30-18:00); eta 16an, truke-txartelarekin beste jostailuren bat hartu (16:30-17:30).
16 Ametsetik errealitatera ehuntzen: Matazak. Harituz elkartearen liburu biografikoaren aurkezpena, Cecilia Blanco Muñizen eskutik. 18:15etan, kultur etxean.
16 The Kid. Haurrentzako zinea. Zine mutua, euskerazko azpitituluekin eta Juantxo Fernandez de Ortega musikariaren zuzeneko piano inprobisazioekin. Doan. 18:30etan, Norberto Almandoz musika eskolan.
17 San Tomas Azoka, Astigarragako Herri Eskolak antolatuta. 10:30etatik 13:30etara, Foru Plazan.
18 Gabon kantak. Aiztondo abesbatzaren emanaldia. 11:00etan, Andre Mari elizan.
18 Tomaxen abenturak: hiru ipuin. Antzerkia, 4 urtetik gorako haurrentzat. Sarrera: 2,5 euro. 17:00etan, kultur etxean.
23 Neguko kirol eguna. Kiroldegian.
    14:30-16:30, Haurrentzako jolasak, (4 urtetik gorakoentzat).
    15:00, Judo saioa, LH3ko ikasle eta gurasoen artean.
    16:30, Haurrentzako zunba eta jump fit erakustaldia.
    17:00, Haurrentzako zunba saio irekia eta doakoa (4 urtetik gorakoentzat).
    18:00, Jump fit gaztea, saio irekia eta doakoa, (12 urtetik gorakoentzat).
    19:00, Bosu xtreme+Hiit+Group pole circuit saioa, doan.
    18:00-20:15, Ziklo indoor, bi saio aukeran, doan.
    Ondoren, afaria kiroldegian. Izenematea, abenduaren 12tik 16ra.
24 Olentzero eta Maridomingi. 11:30etan Santio­menditik jaitsi eta Joseba Barandiaran plazara joango dira, haurren gutunak jasotzera. Bost herrialdetako Gabon eta jai egunetako galleta eta gozoak dastatzeko postua ere izango da.
26-30 Jolas txiki, aurreneko txanda. 2-5 urteko haurrentzat. 09:00etatik 13:00etara, kiroldegian. Izenematea, abenduaren 9ra arte.
26-30 eta urtarrilak 2-5 Ludoteka, Xaguxar taldearekin. 10:00etatik 13:00etara, ikastolan. 08:30etatik, zaintza zerbi­tzua aukeran. Izenematea: info@xaguxar.org.
26-30 eta urtarrilak 2-3 Jolas aretoa. Sarrera irekia eta doakoa. 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30etara, kultur etxean.
Bestelakoak
3-11 Abenduko zubia Sagardoetxean. Gabonetako pinua sagar eta kandelekin apaintzea, eta sagardo berridun barrikotea gaztainekin dastatzeko aukera. 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara; 4an eta 11an, goizez bakarrik. Izena eman behar da aurrez: info@sagardoetxea.com edo 943 55 05 75. Abenduaren 5ean, 18:30etan, Gabonetako pinua apaindu eta argiak pizteko jarduera irekia egingo da.
15-22 Musika entzunaldiak, Norberto Almandoz musika eskolan.
    15 Zeharkako txirula, 18:30etan.
    16 Eira eta Trintxerpeko Oktopus eta White Storm taldeak, 21:00etan.
    19 Biolina, txistua eta pianoa, 19:00etan.
    20 Saxoa, klarinetea eta tronpeta, 18:00etan.
    22 Pianoa, 18:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!