Legorbururena mikrokontakizun onena, Lasarte-Oriako lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 7a, 01:00

Poema eta bertsoekin bakarrik ez, mikrokontakizunekin ere bikain moldatzen da Iñigo Legorburu! Lasarte-Oriako XXX. Literatura Lehiaketa irabazi berri du, euskerazko mikrokontakizunen alorrean. 68 mikrokontakizunen artean, Legorbururen Bazterretik izan da onena, eta 325 euroko saria eta diploma jaso ditu. Bere lanean, memoria historikoa eta frankismoko biktimen gaia landu du Legorburuk, aitonaren hezurrak bide bazterrean topatu ondoren, gazte batek egiten duen hausnarketa eta sentipenak kontatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!