Bagagiltza ekimenak hitzordu berria jarri die gaur Hernaniko eta Astigarragako irakasle eta hezitzaileei: aterako duten argazkian parte hartzea. Gure hezkuntza Guk erabaki! zu ere beharrezkoa zara lemapean argazki erraldoia aterako dute gaur, eguerdiko 12:00etan, Biterin kultur etxean. Ondoren luntxa egingo dute.
Mahaia Kaxoan, gaur
Bestalde, udaberrian galdeketa egiteko sinadurak biltzen ari dira. Oraindik sinatu ez duenak Kaxkoan izango du aukera, 11:00-14:00 bitartean.