Gaueko komiki-dendan familian jolasteko mahai-jolas tailerra antolatu dute abenduan. Azaldu dutenez, tailerrean hainbat mahai jolas aurkeztuko dituzte, eta nola jolasten den erakutsiko diete 6 urtetik gorako neska-mutilei eta hauen gurasoei. Jolas horien artean daude: Bang!, Dixit, Carcassone edo historiako jolas sarituenetakoa den Catan famatua. Tailerrean parte hartzen duenak gainera, %5eko deskontua izango du Gabonetako erosketak egiteko. Parte hartzea debalde da, baina aurrez izena eman behar da, abenduaren 10a baino lehen. Horretarako: Gaueko komiki denda, 943 57 78 90 telefonoa edo gauekomik@gmail.com helbidea. Tailerra abenduaren 13an izango da, 19:30etan.