Ostiralean, azaroaren 25ean izan zen Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta Hernanin bada ekitaldirik oraindik. Bihar dokumental proiekzioa antolatu dute Biterin, 19:00etan: Ozpinaren sindromea. Guatemalako emakumeen borroka kontatzen du dokumentalak, bake akordioa sinatu zenetik 20 urte pasa diren honetan. Ondoren, Rosalina Tuyuc izango da Biterin, eta Guatemalako eta Euskadiko bake prozesuak izango ditu ardatz.