Ereñotzuarrek ere eutsi diote euskerari!

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

Astelehenetik aurrera, eta astebetez, Txirrita Eskolako kideak eta Ereñotzuko Auzo Elkarteak Hernaniko Euskara Ari Du ekimenaren parte dira. Eutsi Euskarari indar probaren bitartez, astebete euskeraz aritzeko konpromezua hartu dute ereñotzuarrek. Eta beraiekin bat eginez, keinu txiki batekin euskerari eusteko gonbitea luzatu diete auzotarrei. Era berezi honetan eman diote bukaera oraingo honetan, Udazken Kulturalari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!