Hogeita bi partehartzaile izan ditu aurten Hernaniko helduen Xake Txapelketak, eta horien artean, Erik Juez zarauztarra nagusitu zen atzo. Zazpi jardunaldi jokatu ondoren, Juezek jantzi zuen txapela, 6’5 punturekin.
Felix Manso izan zen bigarren, 5’5 punturekin, eta Magi Ijurkok irabazi zuen brontzea, 5 punturekin. Ijurko izan zen, baita ere, aurreneko hernaniarra, Oxan Altunari aurrea hartuta. Horrez gain, Roberto Pinillak sari berezia jaso zuen, txapelketako beteranoena izateagatik.