Etxetik kanpo ezin, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 28a, 01:00

Borrokatzeko moduko partidua zen atzokoa, maila bereko bi talde izango baitziren au­rrez aurre, Hernani eta Bartzelona. Baina Hernanik ezin izan zuen, eta Bar­tze­lonak eskuratu zituen bai garaipena (30-18), baita bo­nus-puntua ere. 

Bi taldeak, oso pareko
Antzeko maila erakutsi zuten bi taldeek partiduan zehar. 10-15eko emaitzarekin, irabazten, joan baitzen Hernani atse­­­de­nera. Bigarren za­tian, au­rre­a hartu zion Bar­tzelonak, eta Hernanik entsegu bakarra egitea lortu zuen orduan.

Sailkapeneko tartea, gutxituz
Bartzelonaren garaipenaren ondorioz, Hernanik 10ga­rren jarraitzen badu ere, az­ken hiru taldeen arteko tartea gu­txitzen ari da; 3 puntu dau­de Hernani eta Getxo, azken sailkatuaren artean. Horrela beraz, partiduak irabaztea beharrezkoa dauka Hernanik, batez ere, etxetik kanpo; bertan, ez baitu irabaztea lortzen.
Landaren izango du hu­rren­go aukera; larunbatean, 16:00e­tan, VRACen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!