‘Eneko Aritza, lehen errege baskoia’ liburuaz gaur, Joseba Larretxe komikilaria

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 28a, 01:00

Hernani Errotzen taldeak antolatuta, Joseba Larretxe komikilaria izango da gaur Biterin arratsaldeko 19:30e­tatik aurrera. Eneko Aritza, lehen errege baskoia liburuaz ariko da Larretxe, Nabarraldek komiki gisa argitaratu duena. 
Joseba Larretxe berak egin du komikia, eta Angel Rekal­derena da, ordea, gidoia.
Horrela bada, komikilaria den heinean, be­rak azalduko du nola kon­tatu daitekeen historia komiki ba­ten bitartez.

Dokumentazio gutxi
Nabarraldek argitaratutako el­­karrizketa batean, Joseba Larretxeren iritziz, «komikia tresna oso baliaga­rria da gure historia jendeari ezagutzera emateko». Baina onartzen du kasu honetan ez dela erraza iza­n, informazio gutxi dago­elako: «ez dago garai horre­tako do­kumentazio askorik jan­tzien eta armarrien ingu­ru­an, adibi­d­ez. Kota-sareak era­bil­tzen zi­tuz­tela bai, eta gaz­telarren ez­ku­tuen zehaz­tasun ge­hiago dau­de. Irudime­netik ere tira egin dut pertsonaiak eta jan­tziak sortzeko, hartara. Hori bai, historiara ahal bezainbat hurbilduz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!