Bost txanda, ia 40 talde, eta zientoka herritarrek euskerari eutsi ondoren, gaur emango diote bukaera Euskara Ari Du ekimenaren indar probari. Biterin izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Euskarari astebetez eusteko konpromezua
Herritar koadrilak; kultura, kirol, politika arloko hainbat talde; familiak; hezkuntza arloko eragileak... denek hartu dute parte Euskara Ari Du ekimenaren baitan, aurrenekoz antolatu den indar proban. Urriaren 16an hasita, astebetez euskeraz bizitzeko konpromezua hartu dute ehundaka hernaniarrek, baita lortu ere! Eta esperientzia berri honi bukaera borobila eman nahi diote gaurkoan.
Ekimenaren bilakaeraren berri izateko, ikusi laburpena: www.kronika.eus.