Lanerako prestakuntza ikastaroa, Cebanc eta Beterrik elkarlanean

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 27a, 01:00

Cebanc eta Buruntzaldea-Be­terri Mankomunitateak elkarlanean, Ostatuetan solairuetako oinarrizko lanak egitea ikastaroa eskainiko dute, azaroaren 30etik aurrera. 
Astiga­rraga, Hernanin, La­sarte-Oria, Urnieta eta Usur­bilgo langabeei zuzendutako for­makuntza izango da. Lanbideren dirulaguntza baitu ikastaroak.

Ikastaro teoriko-praktikoa
Ikastaro teoriko-praktikoa izan­­­­­go da, 300 ordukoa, eta Ce­­bancen instalazioetan bu­ru­tu­ko da otsailaren 23ra arte.
Ikastaroa bukatzen duenak, ostatu arloko 1go mailako Profesionaltasun-ziurtagiria eskuratuko du. Horrekin, hoteletan eta beste ostatu turistiko batzuetan egin ahal izango dute lan, hainbat postutan. 
Azaldu dutenez, formazio ho­nen bitartez, «enplegua sus­tatzea» izango da helburua. Eta ondoren, «pertsona ba­tzuen kontratazioa» ahalbidetuko da formazioaren bitartez.

Informazio gehiagorako
Interesa duenak, Cebanc edo Lanbidera jo beharko du: 943 316 900 edo 943 023 814-023 805, hurrenez hurren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!