Borrokatzeko moduan izango da gaur Hernani Bartzelonaren kontrako partiduan. Eguerdiko 12:30etan dute zita, La Teixonera zelaian.
Irabazteko aukera dezente dituzte oraingo honetan trikoloreek, izan ere, sailkapenean azkenekoa dijoa Bartzelona, Hernanitik 5 puntura.
Aurkari zuzena
Maila berdintsua duten taldeen arteko lehia izango da, beraz, gaurkoa. Aurkari zuzenak dira biak, eta mailari eustea dute helburu bi taldeek.
Horretarako, garaipena beharrezkoa dute hernaniarrek. Badakite borrokatzera atera beharko direla zelaira, garaipena lortzen ez badute, bonus-punturen bat ekartzeko, behintzat.