Azkeneko jake matea, txapelketa herrikoian

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 27a, 01:00

Sei jardunaldi jokatu ondoren, gaurko azkeneko jardunal­di­an jakingo da aurtengo Her­na­niko Xake Txapelketako ira­baz­learen izena. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da jardunal­di erabakigarria, eta ondoren, 18:30ak aldera, banatuko di­tuz­te sariak.

Aukera haundiak, Erik Juez liderrak
Azkeneko jardunaldien ondo­ren, Erik Juezek jarraitzen du txapelketako lider, eta Mikel Zubiaren aurkako berdinketa besterik ez du behar txa­pel­ketako txapeldun bilakatzeko.   Zubiak irabazten badu, or­dea, hiru jokalariren arteko berdinketa gertatu daiteke: Juez, Zubia eta  Pinilla eta Man­­soren arteko norgehia­go­karen irabazlearen artean, hain zuzen. Kasu horretan, berdinketa hausteko irizpide­en arabera erabakiko litzake txapelduna.

Hernanin ere, lehia interesgarria
Hernaniko txapelduna nor izango den ere, kolokan dago. Oxan Altuna eta Magi Ijur­koren arteko partidan, 5ga­rren eta 6garren sailkatuen artekoan, erabakiko da hori.

Julen Martin, txapelduna haurren kategorian
Haurren txapelketa, aldiz, aurreko asteburuan bukatu zen. Julen Martin izan zen txapelduna, Ekaitz Loiarte bi­garrena eta Jon Sagarna, hiru­garrena. Gaurkoan, txa­pel­keta azkarra jokatuko dute txiki­enek. Irekia izango da, eta arra­tsaldeko 15:45etan itxiko da izenematea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!