Azienda, artisau eta nekazal feria, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 26a, 01:00

Egun haundia dute aurretik gaur, goizuetarrek. Azaro kulturalaren barruan, XIII. Azienda, artisau eta nekazal feria antolatu dute, herritarren parte hartzearekin. Azienda postuetan zerri ixtegia erakustaldia izanen da 10:00etan, eta sagardogileak ere izanen dira. Artisau postuetan, sifoia, erroskilak, talogileak eta   joaregileak izanen dira. Goizean ze­har trikitilariek girotuko dute feria. 11:00etan Olasako ardi erakustaldia izanen da; eta eguerdian Iturengo Joaldunak ibiliko dira. Eguerdian bapo bazkalduta, arratsaldean poteoak jarriko dio ginda, egun borobilari; herriko trikitilariekin eginen dute buelta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!