Euskeraren Nazioarteko Eguna izan zen aurreko larunbatean, abenduaren 3an, eta hori ospatzeko festa antolatu zuten Foru plazan. Aurtengo nobedadeari, 100 da 100... 200 ordu euskaraz erronkari, bukaera ere eman zioten larunbateko ekitaldian, baita horren inguruko esperientziak jaso ere. Horrez gain, beste hainbat ekintza ere izan ziren egunean zehar, besteak beste: zunba saioa, patinetan ibiltzeko aukera, baita bertso emanaldia ere. Eta hori guztia, euskeraz!