Karabel auzoan urbanizazio berria egiten ari dira, Karabel Berri izenekoa. Urbanizazio berri gehienek bezala, honek ere, haur parke bat izango du. Hori diseinatzeko asmoz partehartze prozesua jarri dute martxan Karabel Berri auzoan.
Zita, gaur
Aurreneko saioa joan den asteburuan egin zuten, eta 8 eta 11 urte bitarteko 25 neska-mutilek hartu zuten parte. Bigarren hitzordua gaur jarri dute, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Auzokoa izan eta parte hartu nahi dutenek 943 57 54 31 telefonora deitu behar du.