Hiru zita, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 26a, 01:00

Bi gai lantzeko, herritarrekin hiru zita jarri ditu EH Bilduk datorren asterako. Batetik, 2017ko aurrekontuak auzoz auzo lantzeko bilera errondaren bueltan, astelehenean Pleno aretoan deitu du bilera, 19:00etan, erdiguneko bizilagunekin, eta asteazkenean, 19:00etan baita ere, Oialumen. Bestalde, kultur etxea eta herriko espazioak antolatzeko dinamikak lantzen ari da talde eta norbanakoekin, eta asteartean deitu du batzarra, ondorio nagusiak aurkezteko; 19:00e­tan, eskolako areto nagusian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!