Azken eguna gaur, parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 17a, 01:00


Ezagutu Hernani izeneko lehiaketa jarri du martxan Hernani Errotzenek, eta gaurkoa da parte hartzeko azken eguna. Ondorengo galderen erantzunak eta norberaren datu pertsonalak utzi behar dira Biterin, Kronikan, Urbieta Kopiaken edo Riojan: Zein dira Igeldoko meteorologia zen­troa sortu zuen hernaniarraren izen-abizenak? Zein urtetan inbaditu zituen Gaztelak oraingo Araba, Gipuzkoa eta Durangaldea? Nor izan zen 2014ko Wukroren aldeko San Silbestre lasterketan, ema­kumezkoen irabazlea?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!