«Oraindik garaiz zabiltza, inkesta erantzuteko»

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 26a, 01:00

Etxebizitza Batzordea bukaera ematen ari da inkesta bilketari. Kro­nikara bidali duten prentsa oharrean gogoratu dute, inkesta betetzeko aukerarik ez dutenek, oraindik izanen dutela aukera: «zuregana ez bada inor zuzendu inkestarekin, erantzuteko interesa baduzu edo inkesta jaso bai baina oraindik erantzun gabe baduzu, azaroaren 30a arte duzu inkesta bete eta erantzuteko». Harremanetan jartzeko bideak ere zehaztu dituzte: «inkesta eman dizunarengana zuzenduz, etxebizitzabatzordea­@gmail.com helbidera idatzi, Udaletxera jo 17:00-19:00 ordutegian edo 948 514 006ra deitu.
Azaroaren 30a ondoren, ondorioak ateratzen hasiko direla azaldu du Etxebizitza Batzordeak: «zein den etxebizitza beharra, es­kaintza eta beste hainbat datu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!