Giza-katea, Agirreren alde

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 26a, 01:00

Atzo bete zituen 20 urte espe­txean, Juan Luis Agirre Lete astigartarrak, eta lagunek giza-katerako deia egin dute gaur, 12:30etan Joseba Ba­ran­diaran plazatik abiatuta.
Horrez gain, postalak jarri dituzte es­ku­ragarri, astigartarrari idazteko animatzeko deia luzatzearekin batera.
Agirre Zaragozako Zuera­ko espetxean dago orain, bai­na Frantzia eta Espainiako beste hainbat espetxetan ego­na da, eta haren lagunek es­katu dute Frantziako espetxeetan egindako urteak ere kon­ta diezazkiotela; «horrela, datorren urtean libre egon beharko luke». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!