Txistulariak eta ensemblea, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 26a, 01:00

Asteazkenean atera ziren kalera musika eskolako ikasleak, Santa Zeziliaren omenez herria musikaz bustitzera, eta emanaldi gehiago izango dira asteburuan.

‘Entzunigarria’, gaur
Batetik, gaur arratsaldeko 17:30etan Entzunigarria ipuin musikatuaz gozatzeko aukera izango dute haurrek, doan, musika eskolan. 

Txistulariak, bihar
Txirriskla taldeko txistulariek, berriz, musika eskolakoek lagunduta, bihar 13:00e­an joko dute, Joseba Ba­ran­diaran plazan. Kon­tzer­tu berezia prestatu dute, eta besteak beste, Astiga­rra­gako idiarena doinu herrikoia joko dute, aurrenekoz.

Txekiako zortzikotea, elizan
Asteburua borobiltzeko, Vo­cal Ensemble Gentlemen Sin­gers, Txekiako zortzikotea en­tzuteko aukera izango da de­balde, bihar 18:30etan, Andre Maria elizan. Talde ezagun honek dagoeneko 500 emanalditik gora eskaini ditu, 6 disko grabatu eta nazioarteko hainbat lehiaketa irabazi. Txekiako doinuez gain, pop-rock, gospel eta musika klasiko estiloko kantuak ere interpretatuko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!