Mapa morea osatzeko saioak, berdintasunaren alde jarraitzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 26a, 01:00

Emakumeenganako indarkeria mota guztiak gaitzetsi eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egitea ez da egun bakarrera mugatzen. Horregatik, atzoko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egu­naren harira, bestelako hainbat ekintza antolatu eta konpromisoak ere hartu dira herrian. Horietako bat da, mapa morea osatzea.

Herritarrekin saioak, datorren astean 
Mapa morea osatzeko, As­ti­ga­rra­gako kale, plaza eta espazio publikoak aztertu nahi dira he­rritarrekin batean, eta ho­rre­tarako, euskeraz eta gazte­la­niaz bina saio antolatu dira da­torren astean; azaroaren 29 eta abenduaren 2an gaztelani­az, 17:00etatik 18:30e­tara Gal­tzaur Jubilatu­en etxean, eta aza­roaren 30 eta abenduaren 1e­an euskeraz, 18:30etatik 20:00e­tara udaletxeko Pleno Aretoan.
Saio  hauen helburua izango da herritarrekin batean hirigintza berrikustea, emakumeen segurtasunaren ikuspegitik. Izan ere, espazioen antolaketak eragin haundia dauka bertan bizi direnen eguneroko bizitzan, eta Udaletik azaldu dutenez, «hirietako espazioen egituraketan lan ugalkorrari ez zaio kasurik egin, gizartearen biziraupenerako eta jasangarritasunerako ezinbestekoa den arren». 
Hori horrela, herritarrekin egingo diren saio irekietan lau ardatz landuko dira: se­gur­tasuna eta autonomia, mugikortasuna eta irisgarritasuna, emakumearen presentzia erreal eta sinbolikoa espazio publikoan, eta zain­tza, lan ugalkorra eta eguneroko bizitzarako espazio eta ekipamendu publikoen sarea.

Mobilizazioak, A25ean
Atzoko egunaren harira bestelako ekintzak ere antolatu dira. Ostegunean, esaterako, kale animazioa izan zen, eta azken Plenoan, aho batez onartu zen adierazpen instituzionala; hemen webgunean ikusgai. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!