Donostiako Maratoi Erdia izango da jokoan bihar, eta Hernaniko korrikalaririk ez da faltako. Hasi aurretik argazkia ateratzeko hitzordua jarri dute, goizeko 08:30etan, Atano III pelotalekuan. Biharko proban parte hartuko dute maratoietan, maratoi erdietan eta 10 kilometroko probetan parte hartzen duten korrikalariek.